Sin título-1

SORKUNTZA

Iraultza kulturala Euskal Herrian! Nahikoa da sorkuntza espazioak erabat merkantilizatzen dituen ereduei, artea salgai bihurtu dutenak akabatzera gatoz!

Egungo sisteman, espektakulu bihurtu da sorkuntza eta sortzaile izateko eskubidea kendu nahi digute. Guk honen aurrean Euskal Herria sortzaile bat aldarrikatu nahi dugu, herritik herriarentzat garatuko den sorkuntza eredua bultzatuz.

Hala ere ez dugu eslogan hutsa izatea nahi. Gazte mugimenduan sormenta eta eskaintza kulturalei dagokien hausnarketa eta praktika eraldatzailea jarri nahi dugu martxan. Gure mugimenduek artistei egiten dieten ekarpena eta artistek mugimenduei. Musikagintza, literatura eta arte eszenikoetatik abiatu nahi dugu hausnarketa, baina erabat irekita egongo da gainontzeko ekarpenei noski.

Bidean topatuko gara, sorkuntza boterearen kontra!

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 

Usurbilgo asanblada: lehen pausoa dinamikaren definizioan
Date: 10 Mar 2016
Ia hiru hilabete pasa dira Añorgako Firestone lantegi okupatuan bideari ekin genionetik. Denbora hori erabili dugu hasiera hartan zehaztu genituen hamabi borroka ildoak martxan jartzeko: lana, etxebizitza, sorkuntza, gaztetxe......