Sin título-1

LANA

Lana. Ez enplegua. Lana da gazteon bizitzaren erdigunea. Honen inguruan mugitzen gara guztiok, eta hau izan behar da gazteon borrokarako tresna, guk erabakitzen dugun eredu sozioekonomikoa lortzeko lanabesa.

Langilea. Ez soldatapekoa. Gazte langileok, norbere langintza edozein dela ere, lehen lerroan bizi dugu prekarietatearen aurpegi ilunena. Hortaz, ezinbesteko subjektu izan behar dugu amesten dugun eredu sozioekonomikoaren eraikuntzaren eta horren aldeko borrokan.

Guk pertsonak erdigunean jarriko dituen eredu sozioekonomikoa dugu helburu. Baina, ez zaigu zerutik eroriko. Gehiago eta inori itxaron gabe, gazte langileok batu eta gure alternatibak eraiki eta ezagutarazteko unea heldu zaigu. Gure etorkizuna gure esku dago eta kalea da gure jokalekua. Langile prekarioak, langabetuak, praktiketan ezeren truk lan egiten dugun ikasleak, lan merkatuak mespretxatzen gaituen emakumeak… Euskal Herriko gazte langileok, elkar gaitezen!

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 

Alternatibak eraikitzeko formakuntza saioak antolatu dituzte
Date: 03 Jun 2016
Hitzaldie ta formakuntza saio ezberdinak antolatu dituzte feminismoa eta laneko ildoko kideek. Batetik, Marina Sanchez ekonomilari feminista Euskal Herrian zehar arituko da ekonomia feministaren inguruko hitzaldi ezberdinak......


#a30mobilizatGu!
Date: 24 Apr 2016
Prekarietatera kondenatutako gazteak gara. Eskola partikularrak ematearen truk hiru-lau sosa ateratzen ditugunak. Egunero tonaka elikagai zaborretara botatzen duten artean, orduko lau euro ordaintzen diguten supermerkatuetako......


Biltzen hasteko lehen urratsak
Date: 24 Apr 2016
Abenduaren 19an Añorgan batu ginen lehenengoz beste ildo guztiekin batera, udazkenean egingo dugun topaketarako alternatibak sortu eta martxan jartzeko. Oduz geroztik beste 4-5 aldiz batu gara. Orain arte, eremu honetan......