Sin título-1

KOMUNIKAZIOA

Komunikazioa da jendartea mugiarazten duen motorra, alde batera edo bestera bira egiteaz konbentzitzen gaituen tresna. Horren jakitun izan arren, gazte mugimenduan, orohar, ez diogu ez denborarik, ez hausnarketa kolektiborik eskaintzen. Inertziak irensten gaitu esparru honetan ere.

Gure helburua izango da gazte mugimenduko pertsona eta kolektibo bakoitza komunikazio jardunean (kalean eta sarean) ahalduntzeko bideak eta tresnak eskaintzea. Horrez gain, asmoa daukagu egun martxan ditugun komunikazio proiektu propioak gazte mugimendu osoarekin batera berdefinitzeko.

Baina, hau guztia ez da eremu honetan lanean ari garen gazteon ardura soilik izango. Komunikazio egoki batek kide ororen konpromisoa eskatzen du, eta borroka ildo guztietako gazteok jarri beharko dugu arreta berezia lanketa honetan.

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 
Hau ez da beste prentsaurreko bat
Date: 13 May 2016
Komunikazioan aritzen garen gazteak gara, gazte mugimenduaren baitan komunikatzaile lanaz arduratzen garen militanteak. Ez gara soilik ordenagailu aurrean edo kamera atzean aritzen, hori baino gehiago egiten dugu. Gure lana......

Hausnarketaren oinarria: komunikazioa guztion ardura da
Date: 24 Apr 2016
Alternatiben inguruko lanketa kolektibo hau egitera batu gara komunikazioaren bueltan militatzen dugun hainbat gazte ere. Orain arte bildutako gehienok gazte/ikasle komunikazio egitasmoetan aritzen garenak gara, baina taldean......