Sin título-1

JAI EREDUAK

Kapitalismoak abiadura handiko sistema batean sartu gaitu, eta euskal gazteok ikasten, lanean, militatzen… ematen dugu gure egunerokotasuneko denbora. Denbora horretan, gure lanari esker, etekin ekonomikoa eta soziala sortzen dugu neoliberalismoari alternatiba eraikitzeko. Horregatik, gure jai eredu propioa eraikitze lanetan ari gara.

Baina, ezin ditugu alde batera utzi nazio identitatea eta kultura, eta uste dugu ezinbestekoa dela jaiak herrikoiak izatea, herritarrek herritarrentzako antolatuak. Horregatik, ez dugu egingo inposatu diguten sistema ereduaren erreprodukzio bat; ez dugu inposatu diguten kultura sustatuko eta ez gara beraien kontsumo ereduan eroriko. Guk gure eredu propioa eraikiko dugu, gure gazte jai eredua. Gure jai ereduaren inflexio puntu batean topatzen garen honetan, hausnarketa izango dugu abiapuntu.

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 
jai ereduak, jai eremu askeen alde urratsak ematera bidean
Date: 15 Jun 2016
Uda garaia, eta horrekin batera, jaiak ate joka ditugun honetan, ohikoak izaten dira jaietako eskaintza edota txosnaren kudeaketa prestatzeko asanbladak. Izan jai batzordea zein herriko gazte asanblada, denek lan egiten dugu......

jaia bai, borroka ere bai!
Date: 19 May 2016
Hilabete bi pasa dira Usurbilen egindako asanbladatik eta aurrera goaz egun horretan jarritako oinarrien gainean. Hausnarketa ezberdinak eman ditugu eta urrats garrantzitsuak eman ditugu udazkeneko topaketei begira, baina......

Jai eredu propioa eraikitzera bidean
Date: 24 Apr 2016
Euskal Herrian hamaika borroka irudikatzeko baliatu izan dira jai herrikoiak, baloreak transmititzeko bitartekoak baitira. Horregatik, gure jai ereduaren barnean, beste ildo asko sartu genitzake: feminismoa, euskara, elikadura......