Sin título-1

HEZKUNTZA

Gaur eguneko hezkuntza eredua sistemaren kohesiorako eta eliteen interesak mantentzeko engranaje garrantzitsuenetariko bat da, sistemak nahi duen jendartea ekoizteko aukera baitu bertan. Jendarteko kide ororen heziketa prozesua, leku eta une oro ematen bada ere, gure haurtzaro eta gaztaroaren egunerokotasunean eguneko bost ordu igarotzen ditugu gutxienez heziguneetako lau pareten artean. Honek bide ematen du sistema politiko sozial eta ekonomikoa mantentzeko zutarriak eraikitzeko.

Boterea dutenentzat, oso tresna eraginkorra da bizi dugun jendarte eredua birproduzitzeko, txikitatik nolakoak izan behar dugun erakutsiz, denboran zehar sistema hau mantentzeko aukera ematen die. Aldi berean, sistemak hezkuntza baliatzen du herritarrok kontsumo ohitura basatiak barneratzeko.

Kontsumo maila hori mantentzeak naturaren ustiapen neurrigabea suposatzen du ezinbestean.

Hartara, beharrezkoa suertatzen zaigu gaur eguneko hezkuntza ereduari alternatibak sortzea, alde batetik, sistemaren berprodukzioan gaur egun hezkuntzak betetzen duen engranajea deusezteko, eta bestetik, jendarte eraldaketaren garapenerako ezinbesteko zutarria delako.

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 

Eraikuntza lanetan ari den ikasleria ere bagara
Date: 04 Oct 2016
Ikasleok ere Eraikuntza Lanetan Gaude. Fase berri baten hasiera ezagutzen ari gara Gazte Mugimendua ren baitan, Euskal Herri aske baten aldeko borrokan gure aldarriak materializatuko dituen honi esker. Bai topaketen baita......


Hezkuntza ildoa martxan!
Date: 25 Apr 2016
Añorgako Firestone fabrika okupatutik ildoaren hasiera eman genion egun hartatik, Hezkuntza ildoa bere ibilbidea egiten joan da, bai hausnarketa eta erronka desberdinak identifikatuz, bai eta asanblada desberdinak burutuz.......