Sin título-1

FEMINISMOA

Ez gatoz aldaketa txikiak egitera, eta ezta ere gutxi batzuen ongizatea bilatzera. Bizi eredu berri bat planteatzen dugu, zapalkuntza ororen desagerpena eta zapaldua den bakoitzaren ahalduntzea bideratuko duena. Botere harremanak hankaz gora jarri eta bestelako harreman ereduak sortzera gatoz. Aniztasunaren izenean, homogeneotasunarekin apurtzera gatoz.

Feminismoa, edozein iraultzaren lurzoru komuna, birika kolektiboak aire fresko eta errebeldez betetzen dituen begirada, pentsamendu, norabide eta praktika multzoa.

Baina, hori guztia ez dugu ulertzen borrokarik gabe, antolakuntzarik gabe, emakume gazteon arteko saretzerik eta ahalduntzerik gabe. Badakigu eta badakite kolektiboak egiten gaituela indartsu, beraz, hasiak gara amesten dugun beste bizimodu hori bilatzen. Iraultza egitera gatoz!

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak
 

HIL DEZAGUN AITA!
Date: 09 Sep 2016
Udako jaietan handik eta hemendik ikusiko zenituen beharbada pegatina batzuk, soinean izan dituzu agian edo kideren baten bularra apaindu dute. "ASKE gozatzeko, dantzatzeko, ibiltzeko, musukatzeko, komunikatzeko, ligatzeko...GAI"......


Alternatibak feministak izango dira edo ez dira izango!
Date: 15 Jun 2016
Euskal Herriko gazte mugimenduaren baitan proiektu eta esparru anitzetan aritzen garen gazteak gara. Inoren zain egon gabe, gure kabuz ekin diogu hainbat esparrutan alternatibak eraikitzeari prekarietatera kondenatzen......


Alternatibak eraikitzeko formakuntza saioak antolatu dituzte
Date: 03 Jun 2016
Hitzaldie ta formakuntza saio ezberdinak antolatu dituzte feminismoa eta laneko ildoko kideek. Batetik, Marina Sanchez ekonomilari feminista Euskal Herrian zehar arituko da ekonomia feministaren inguruko hitzaldi ezberdinak......


feminismoa saretzen
Date: 28 Apr 2016
Nondik gatoz? Eraikuntza lanetan ari gara lemapean Añorgan egindako lehenengo asanbladaren ostean, Usurbilen burututako martxoaren 5eko jardunaldietan eman zitzaion forma apur bat Feminismoaren ildoari. Bertan, Euskal......