Sin título-1

ETXEBIZITZA

Etxebizitza… eskubidea? Ez gazteontzat, tamalez. Gazteon imajinarioan oraindik orain, etxebizitza soldata egonkor batekin lotzen dugun “eskubidea” da. Horrek gurasoen etxean bizi eta emantzipatu ezin izatera kondenatzen gaitu. Gainera, jabetza pribatua (sistemak dakartzan beste mila balore bezalaxe) barne barneraino dugu sarturik eta arazoak indibiduala dela pentsatzen segitzen dugu.

Hori aldatu nahi dugun gazteak gara gu. Arazoak eta konponbideak indibidual izatetik kolektibo izateko aldaketak eman nahi ditugunak. Bizitza zentruan jarri eta gureak diren eskubideak eskuratu nahi ditugula lau haizetara zabaldu nahi dugu! Etsaia zein den argi dugu eta Euskal Herrian milaka dira hutsik dauden etxeak. Bi arrazoi hauek ezinbesteko pizgarri dira borrokaren garapenerako. Erreferente argiak izan ez arren, borroka honetan ez gara zerotik hasten, izan ere, etxebizitza eskubidearen aldeko borroka asko piztuta daude jada Euskal herriko txoko ezberdinetan.

Aurrerantzean sortu beharreko harreman sareak egun piztuta dauden borroka horiei begira eta horiek elikatuko dituzten planteamendu zehatzei begira lan egitea planteatzen dugu. Aliantzak sortuz eta martxan diren proiektu ezberdinen arteko sareak indartuz: laguntza sareak, emantzipazio bulegoak, alokairuaren eta okupazioaren inguruko hausnarketa espazioak… Borroka horiek indartu eta hauspatuko dituzten herraminten inguruan hausnartu eta hauek sortzeko helburuak egozten dizkiogu ildo honen baitako lanketari, jakitun izanda pizturik edo pizteke dauden borroka horien garapenak Euskal Herriko gainontzeko herrietan etxebizitzaren aldeko borroka gehiago sortzea eragingo dutela, dudarik gabe.

Elkar gaitezen eta borroka dezagun elkarrekin!

eraikuntzalanetangaude@riseup.net

 
barra

azken albisteak