Albisteak

Home / AlbisteakPage 4



Hau ez da beste prentsaurreko bat
13 Mai 2016 /
By gazteok /
Comment: 1 /

Komunikazioan aritzen garen gazteak gara, gazte mugimenduaren baitan komunikatzaile lanaz arduratzen garen militanteak. Ez gara soilik ordenagailu aurrean edo kamera atzean aritzen, hori baino gehiago egiten dugu. Gure lana ez da bi frikiren kontua, guztion ardura izan beharko luke. Izan ere, komunikazioa da irabazteko dugun tresna eraginkorrena. Kezka sorrarazten digu komunikazioari herri eta gazte mugimenduan […]




HERRIAK: mapeo kolektiboak
11 Mai 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Zer da mapeo kolektibo bat? Gure ingurunea ezagutzeko ariketa kolektiboa izatea proposatzen dugu mapeo kolektiboa. Argentinako Iconoclasistas kolektiboak garatutako planteamendu hau oso baliagarria izango zaigu, Euskal Herri osoan dauden proiektuak jasotzeko eta modu komun batean partekatzeko. Mapa baten bueltan ikertu nahi ditugun proiektuen marrazkiak kokatzen joango gara, modu honetan asanblada batean esan eta ikusi ohi […]




feminismoa saretzen
28 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Nondik gatoz? Eraikuntza lanetan ari gara lemapean Añorgan egindako lehenengo asanbladaren ostean, Usurbilen burututako martxoaren 5eko jardunaldietan eman zitzaion forma apur bat Feminismoaren ildoari. Bertan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako emakume gazteak bildu ginelarik. Dena den, eremu orokor hori ez zedin izan gaiari buruz izango genuen lehen kontaktua, herrialdeka lanketa ezberdinak egin izan ziren martxoak 5a […]





Elikadurak burujabe behar du izan
28 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Elikadura Burujabetza, elikagaiak nutritiboak eta kulturalki egokiakizateko herriek duten eskubidea da, edonorentzat eskuragarriak, eredu iraunkorrean eta ekologikoki ekoiztuak, eta herriak berak elikapen zein ekoizpen eredua erabakitzeko eskubideabermatzen duena. Hau da, eredu honek, elikadura-politikaren ardatz bilakatzen ditu, ekoiztu, banatu eta konstumitzen dutenak, merkatueta enpresen eskakizunei muzin eginez. Datozen belaunaldien eskubideak kontuan hartu eta barneratzen ditu. Libre eta korporatibo-merkataritza zein oraingo elikatze-sistema suntsitzeko eta hauen […]




ERAIKUNTZA LANETAN ARI GARA
25 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Euskal Herrian aldaketa beharrezkoa da, prekarietatea baita sistema honek euskal gazteoi eskaintzen digun etorkizun bakarra. Neoliberalismoa gure bizitzako esparru guztietara hedatu den gaixotasun kutsakorra da, gaixotasun honek gutariko bakoitza erabat ez-gaitu aurretik bada garaia inoren zain egon gabe gure kabuz ekiteko. Mikel Laboak kantatzen zuen bezala: askatuko ZAItuen ZAI bazaudezaude laSAI zaude ZIUr askatuko zaituela […]




Hezkuntza ildoa martxan!
25 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Añorgako Firestone fabrika okupatutik ildoaren hasiera eman genion egun hartatik, Hezkuntza ildoa bere ibilbidea egiten joan da, bai hausnarketa eta erronka desberdinak identifikatuz, bai eta asanblada desberdinak burutuz. Era berean, deialdi zabala egiten diogu Euskal Herriko txoko desberdinetan zaudeten gazte orori gurekin harremanetan jartzeko eta borrokari heltzeko, ondoko helbidearen bitartez: hezkuntza.eraikitzen@riseup.net 





Kirolaren mundua iraultzeko lehen urratsak
25 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Martxoaren 5ean Usurbilen egindako topaketetan batu ginen lehen aldiz. Bertan, kirolarekin harreman estua dugun hamar bat lagun bildu ginen. Kirolaren arloko militanteak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzietako ikasleak edota, besterik gabe, gaian interesa duten norbanakoak. Lehen bilera hori kirolaren bueltan batzen ginen lehen aldia izan zenez, hutsetik hasi behar izan ginen eta proiektuen sorrerari buruz […]




#a30mobilizatGu!
24 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Prekarietatera kondenatutako gazteak gara. Eskola partikularrak ematearen truk hiru-lau sosa ateratzen ditugunak. Egunero tonaka elikagai zaborretara botatzen duten artean, orduko lau euro ordaintzen diguten supermerkatuetako langileak. Lanik topatzen ez dugunak. Egun batez munduko gizon aberatsena izan zena aberatsago izan dadin Bangladeshen jositako arropak doblatzen ditugunak. Gurasoen etxean bizi beste aukerarik ez dugunak. Lanpostu iraunkorrak bekadunekin […]




Hausnarketaren oinarria: komunikazioa guztion ardura da
24 Api 2016 /
By gazteok /
Comment: 1 /

Alternatiben inguruko lanketa kolektibo hau egitera batu gara komunikazioaren bueltan militatzen dugun hainbat gazte ere. Orain arte bildutako gehienok gazte/ikasle komunikazio egitasmoetan aritzen garenak gara, baina taldean badago ere beste hainbat arlo lantzen dituzten kolektiboetako jendea, edo, besterik gabe, gaia interesatzen zaiona eta ekarpena egiteko prest dagoena. Guztira hamar lagun inguru ari gara maiztasun jakin […]





Jai eredu propioa eraikitzera bidean
24 Api 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Euskal Herrian hamaika borroka irudikatzeko baliatu izan dira jai herrikoiak, baloreak transmititzeko bitartekoak baitira. Horregatik, gure jai ereduaren barnean, beste ildo asko sartu genitzake: feminismoa, euskara, elikadura burujabetza, auzolana, harremanak… Borroka esparru honen garrantzia kontuan hartuta, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetako jai herrikoiak antolatzen eta jai ereduez hausnartzen aritu izan garen hainbat lagun bildu […]