Albisteak

Home / AlbisteakPage 3



HIL DEZAGUN AITA!
09 Ira 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Udako jaietan handik eta hemendik ikusiko zenituen beharbada pegatina batzuk, soinean izan dituzu agian edo kideren baten bularra apaindu dute. “ASKE gozatzeko, dantzatzeko, ibiltzeko, musukatzeko, komunikatzeko, ligatzeko…GAI” garela aldarrikatu dugu. Horrez gain, “HIL DEZAGUN AITA!” izan da pil-pilean egon den beste aldarrikapen bat. Azken honen harira, ondorengoa azpimarratu nahi dugu: Udan zehar Euskal Herriko jai, […]




Gazteok eraikitzen ALDIZKARIA | I.zenbakia
11 Uzt 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

“Esanak esanak daude jada. Abenduaren 9tik 11era elkarrekin egongo gara gazte mugimenduetako kideok hausnarketan, eztabaidan, autogestioan, proiektuak sortzen. Egiten ari garen bide eder honetan asko ikasten ari gara, asko aurreratzen, gure oraina eta etorkizuna batuz, gure bizitzen gain erabakiak hartuz, gure mugimenduak indartuz”.




Errekaleor: Alternatiben bidea eraikitzen jarraitzeko mugarria
22 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Asanbladan elkartuta hartu zuen gazte andanak Eraikuntza lanetan ari gara prozesuaren inguruko pare bat erabaki. Modu honetan, hasiera eman zioten alternatiben bidea eraikitzen jarraitzeko prestatutako egunari. Arloka banatuta, aurrera begirako prozesua diseinatu zuten topaketak aitzaki hartuta sortuko dituzten proiektu ezberdinak pentsatzearekin batera. Euskal Herri zabalean zehar osatzen ari diren mapeo kolektiboak biltzeko sortutako tresna erakutsi […]





Alternatibak feministak izango dira edo ez dira izango!
15 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Euskal Herriko gazte mugimenduaren baitan proiektu eta esparru anitzetan aritzen garen gazteak gara. Inoren zain egon gabe, gure kabuz ekin diogu hainbat esparrutan alternatibak eraikitzeari prekarietatera kondenatzen gaituen sistema eta helduen botereari aurre egiteko. Gazteok autogestioan sakonduz, gure beharrei erantzuten dien ahalik eta proiektu gehien sortzeko eta horien biziraupena eta osasuna bermatzeko hautua egin dugu. Ekainaren 18an, Errekaleorren, esparru desberdin horietan […]




jai ereduak, jai eremu askeen alde urratsak ematera bidean
15 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Uda garaia, eta horrekin batera, jaiak ate joka ditugun honetan, ohikoak izaten dira jaietako eskaintza edota txosnaren kudeaketa prestatzeko asanbladak. Izan jai batzordea zein herriko gazte asanblada, denek lan egiten dugu jai herrikoi, partehartzaile, parekide eta euskaldunen alde, gure gogo eta ilusio guztiak lan horretara bideratuz. Eta hein handi batean, lortu ere egiten dugu, baina […]




HERRIAK: MAPEO KOLEKTIBOAK
15 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Martxan dira herri/auzoetako mapeo kolektiboak. Euskal Herri osoan dauden proiektuak jaso eta era komun batean partekatzeko baliagarriak egingo zaizkigu, mapa baten bueltan ditugun jakintzak kokatuz. Dinamika hau martxan jarri zen lan-taldeak garatzen ari diren eztabaidei ekarpena egin eta eztabaidak gako komun batzuen gainean eman daitezen. Ezagutza modu horizontal eta partehartzaile batean eraikitzeko eta Euskal Herriko […]





#GaztEraikitzen jardunaldiak
10 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hilabeteak pasa dira Añorgan gazte mugimenduko espresio ezberdinetako hainbat kide batu ginela, helburu bakar baten bueltan: inork askatuko gaituen esperoan egoteari utzi eta gazte mugimenduak elkarlanean bide horri ekiteko. Sistemak gazteok eskaintzen digun prekarietatearen aurrean, gazteak gazte bezala gure arazoei erantzutea ezinbestekoa da; autogestioa ipar hartuta. Alternatibez hitz egiten hasteko unea da. Arlo guztietan ahal […]




Alternatibak eraikitzeko formakuntza saioak antolatu dituzte
03 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hitzaldie ta formakuntza saio ezberdinak antolatu dituzte feminismoa eta laneko ildoko kideek. Batetik, Marina Sanchez ekonomilari feminista Euskal Herrian zehar arituko da ekonomia feministaren inguruko hitzaldi ezberdinak ematen. Bestetik, Madrilgo Bulego Prekarioko kideak izango ditugu gurean. Animatu zaitezte!




Eraikuntza lanetan jarri da Uribe Kostako gazte mugimendua
03 Eka 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

50 gazte inguruk parte hartu zuten maiatzaren 28an Plentzia-Gorlizko Danontzat gaztetxetan antolaturiko topaketetan. Bertan, eremu ezberdinetako alternatiben inguruan aritu eta eskualdean urratsak emateko dauden aukerak identifikatu zituzten. Hilabete bi igaro dira topaketak antolatzeko prozesuari ekin ziotenetik. Apirilaren hasieran egindako eskualde mailako asanbladan, herri ezberdinetako gazte mugimenduko kideak batu ziren, interes eta motibazio ezberdinekin. Hala ere, […]





jaia bai, borroka ere bai!
19 Mai 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hilabete bi pasa dira Usurbilen egindako asanbladatik eta aurrera goaz egun horretan jarritako oinarrien gainean. Hausnarketa ezberdinak eman ditugu eta urrats garrantzitsuak eman ditugu udazkeneko topaketei begira, baina oraindik bide luzea geratzen da aurretik. Nabarmentzekoa da oso positiboa izan dela jaietan lanean gauden kolektibo ezberdinen artean hausnarketa kolektiboak ematea, herri eta errealitate ezberdinak konpartitzea eta aurrera begirako eztabaida nagusiak identifikatzea. […]