Albisteak

Home / Albisteak



EROSI ZURE BONOA ETA EMAN IZENA WEBGUNEAN!
01 Aza 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hasi da topaketetarako atzera kontaketa. Abenduaren 9, 10 eta 11n Barañaingo zerupean egingo dugu bat! Sarrerak saltokietan daude jada. 25 euroren truke bi egunetako gosariak, bazkariak, lo lekuak, musika eskaintza, eztabaidak… eta elkarrekin etorkizuna gure kabuz eraikitzeko parada ezin hobea izango dugu. Eztabaidatu, dantzatu, hitz egin, parte hartu eta izarrak ikusteko! Deskargatu egitaraua hemen. Saltokiak   […]




Geure gainetik izarrak bakarrik!
25 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hilabeteak igaro dira Añorgan elkartu eta iraultza txiki hau abiatu genuenetik. Arnastu, birikak ongi bete eta Euskal Herria alternatibaz josteko hautua egin genuen. Gaur arte. Arlo ezberdin eta anitzetan banatuta, hilabete luzez, garunari eragin, eztabaidatu, hausnartu eta mahai gainean jarri ditugu autogestioan oinarritutako hemezortzi proiektu. Euskaratik etxebizitzara eta elikadura burujabetzatik komunikaziora. Gazte prekario izan eta karriketako argiak […]




Lagun gaitzazu topaketetako txandak osatzen!
25 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hasi da atzera kontaketa. Abenduaren 9tik 11ra, gazte mugimenduko kideok Barañainen egongo gara elkarrekin hausnartzen, eztabaidatzen, proiektuak sortzen, mugimenduak indartzen… Euskal Herriko Gazte Mugimenduen Autogestio Topaketetan. Ez dugu sistemak ezer ematerik nahi, baina zuk lagun, lagun gaitzakezu! Topaketetara etor zaitezke zure ekarpena egitera, crowdfunding kanpainan parte har dezakezu, edo txandak osatzen lagundu gaitzakezu. Txandetan parte hartzeko, […]





Sarean da proiektuen behin behineko gida
18 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Transbertsalitatearen egunean mahai gainean jarri genituen bestelako bizi eredu baten aldeko 18 proiektu erreal. Proiektu guzti hauek borroka orotan kontuan hartzekoak zirela hausnartuta, urriaren 1ean ildo ezberdinetatik hauen inguruko ekarpenak zein hobekuntzetarako klabeak jaso eta topaketetara eramango dugun proiektuen behin behineko gida osatu dugu. Proiektu guzti hauekin batera, Gazteraiki topaketak abenduaren 9, 10 eta 11n Barañainen […]




Ildo feministaren eztabaida Nafarroan
06 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Urriaren 13an, 18:00etan, GaztEraiki Topaketei begira, ildo feministaren eztabaida izango da Nafarroan, Iruñeko Kaldereria kaleko 28 zenbakian kokaturik dagoen Kalekalden.




GAZTERAIKI, Euskal Herriko Gazte Mugimenduen autogestio topaketak
05 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Barañainen egingo dugu bat abenduaren 9, 10 eta 11an. Gazteok, tresna ezberdinak eskutan, mugimendu ezberdinek garatutako autogestio proiektuak findu eta etorkizun alternatiboa eraikitzeko parada izango dugu. Bidean gaude, gurekin etorri nahi?





Eraikuntza lanetan ari den ikasleria ere bagara
04 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Ikasleok ere Eraikuntza Lanetan Gaude. Fase berri baten hasiera ezagutzen ari gara Gazte Mugimendua ren baitan, Euskal Herri aske baten aldeko borrokan gure aldarriak materializatuko dituen honi esker. Bai topaketen baita dinamikaren oinarrian dagoen filosofi argia da: gazteok, gure gaitasunetatik eta eskura dauzkagun bitarteko materialetatik abiatuta, Gazte Mugimenduaren antolakuntzarako zein borrokarako tresnak sortzea dugu xede. […]




Proiektuak eskutan, hasi da Gazteraiki topaketetarako atzera kontaketa
03 Urr 2016 /
By gazteok /
Leave a Comment /

Hilabeteak pasa dira Añorgako Firestone Fabrika okupatuan gazte mugimenduko espresio desberdinak batu ginenetik. Helburu bakar bat eta zabal bat buruan: inork askatuko gaituenaren esperoan egoteari utzi eta gazte mugimenduak elkarlanean eta autogestioaren bideari ekiteko ‘Gazteok Eraikitzen’ dinamika jarri genuen martxan. Gazteok zapalkuntza berezitu bat pairatzen dugun heinean, problematika propioak dauzkagu. Horregatik, gazte bezala aurre egiteko […]




Autodefentsa proposamenak
20 Ira 2016 /
By admin /
Leave a Comment /




Hezkuntza proposamenak
20 Ira 2016 /
By admin /
Leave a Comment /